Irudia. Antsoain
Euskarazko haur eskola lortzea xede
Antsoaingo (Nafarroa) guraso talde batek elkarretaratze bat eginen du otsailaren 26an, herrian euskarazko haur eskola publikoa jar dezatela eskatzeko. Atzo azaldu zutenez, bi urte daramatzate hori aldarrikatzen, «eta, denbora horretan, udalak ez du urratsik egin». Gurasoek salatu dutenez, 2019ko udal hauteskundeetan «alderdi politiko bakar batek ere ez zuen jaso auzia bere programan», eta aurtengo udal aurrekontuen proiektuan ere ez zaio diru sailik eskaini euskarazko haur eskola sustatzeari. Familiek gaineratu dute udalak ez duela egin hezitzaile euskaldunak kontratatzeko deialdirik ere. Hori guztia salatzeko, hainbat bide jorratu dituzte: instantzia aurkeztu zuten udalean, Arartekoarengana jo dute, eta protesta kanpaina abiatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu