Haur eskolen aurkako epaia

Euskarazko haur eskolak defendatu dituzte ehunka lagunek Iruñean

Udaletxe plaza bete dute epaitegiak emandako ebazpenaren aurka, eta ekainaren 4ko mobilizaziorako deia luzatu dute.

Udaletxeko plaza, eguerdian, jendez beteta, bilkuran. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
Ion Orzaiz.
2016ko maiatzaren 7a
12:34
Entzun

Bi haur eskolatan euskarazko eredua jartzeko erabakia eten egin du auzitegiak, guraso baten salaketa bere eginik. Epaileak nabarmendu du erdaldunei "kalte larria" ekarriko liekeela euskarazko eskolak. Horren aurka protesta egiteko, elkarretaratzea egin dute 12:00etan Udaletxe plazan.

Euskalgintzako kideak, alderdietako eta sindikatuetako ordezkariak, gurasoak, haurrak... Askotariko jendea izan da protestan. Jai giroan elkartu dira, eta txaloka eta "haur eskolak euskaraz" oihu artean amaitu da protesta.

Iruñeko Administrazio Auzietarako 2. epaitegiak hartu zuen ostiralean erabakia: euskarazko haur eskolen eskaintzan atzera egiteko agindu dio Iruñeko Udalari, ikasturte berrirako iragarriak zeuden aldaketak bertan behera utzita. Epailearen ustez, "kalte larria" eraginen lieke ikasle erdaldunei eta haien familiei bi haur eskolatan euskarazko eredua jartzeak. Hortaz, egoera lehengoratzea erabaki du, salaketa aurkeztu zuen guraso baten tesia bere eginik.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.