Elkarlanean ariko dira larunbat honetan Parisen BERRIA, Hamaika telebista, Euskal Irratiak, Ipar Euskal Herriko Hitza, Kazeta eta Kanaldude. Orain presoak lelopean Bakearen artisauek manifestazioa antolatu dute egun horretarako Frantziako hiriburuan. Aipatutako komunikabideek manifestazioari buruzko zuzeneko saio berezia egingo dute, 11:00etatik 15:00etara. Lau orduko telebista saioan, manifestazioko zuzeneko irudiez gain, elkarrizketak eta analisiak eskainiko dituzte.
Telebista tradizionalean, Hamaikaren bitartez jarraitu ahalko da programa. Era berean, BERRIAren, Hamaikaren Euskal Irratien Ipar Euskal Herriko Hitza-ren, Kazeta-ren eta Kanalduderen webgunean ikusteko aukera izango da.
Sare sozialetan #ParisZuzenean traola erabiliko dute euskarazko komunikabideek.