Euskarazko Hedabideen ordezkariek nabarmendu dute Gipuzkoak "pisu espezifiko berezia" daukala sektorearen jardueran, bertan kokatuta daudelako esparruko eragile gehienak. Hori dela eta, sektorearen etorkizunean Gipuzkoak "zeresan handia" duela azpimarratu dute.
Euskarazko Hedabideek sektorearen dignostikoa aurkeztu diote gaur Gipuzkoako Foru Aldundiari, aurreko asteetan Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundietan egin bezala.
Xabier Letona Argiako zuzendaria, Iban Arregi BERRIAko hedabideen arduraduna eta Inazio Arregi Tokikom-eko zuzendaria bildu dira Martin Garitano Gipuzkoako Aldun nagusirekin eta Zigor Etxeburua Euskara saileko zuzendariarekin. Ordezkariek hedabideen sektorearen diagnostikoa eta erronkak jasotzen dituen txostena azaldu eta aurrera begirako asmoen berri eman diote Foru Aldundiari.
Gainera, hedabideek gonbitea luzatu diote Garitanori hedabideekin hausnarketa mahai bateratua eratzeko eta, beste erakundeekin batera, sektorearen aurrera begirako estrategiak eta lan ildo nagusiak elkarrekin adosteko.