EUSKARA

Euskarazko hedabideentzat 200.000 euroko deialdia egitear direla dio orain Catalanek

Iaz 9.567 euroko diru laguntza eman zien Sanzen gobernuak euskarazko komunikabideei, aurreko urtean baino %96 gutxiago. Catalanek erabakia zuritu du, esanez krisi garaian lehentasunak ezarri behar direla.

2010eko otsailaren 24a
18:58
Entzun
Nafarroako Hezkuntza kontseilari Alberto Catalanek iragarri du Nafarroako Gobernuak 200.000 euroko deialdia egitekotan dela euskarazko komunikabideei diru laguntzak emateko. Are, esan du "puntuan" dutela dagoeneko deialdia.

Iragan urtean %96 murriztu zituen diru laguntzak Sanzen gobernuak, eta denera 9.567 euro banatu zituen. Kopuru ezdeusa Nafarroako euskarazko hedabideen gastuei aurre egiteko. Haren ondotik, Euskarabidearen bidez, beste 240.000 euro banatuko zituela iragarri zuen Nafarroako Gobernuak, baina bertan behera geratu zen asmoa, deialdia garaiz egin ez eta partida blokeatu egin zutelako.

Nafarroako Parlamentuan egin du iragarpena Catalanek, hain zuzen ere, iazko diru murrizte latzarengatik azalpenak ematera joan denean. Nafarroa Baik eskatutako agerraldia izan da, eta Luisa Mangado parlamentariak hitza jan izana leporatu dio gobernuari, iragarritako dirua ez zuelako banatu. Erabakia krisiarekin zuritu du Catalanek. Haren arabera, lehentasunak ezarri behar ditu gobernuak gastua gutxitzeko, eta horietako bat izan zen euskarazko hedabideei diru iturria ixtea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.