Euskarazko kazetaritzaren I. Kongresua

Euskarazko kazetaritzak elkarlana behar duen edo ez aztertu dute

Euskarazko kazetaritzaren I. Kongresuak hirugarren eguna du gaur. Goizeko saioan, elkarlaren inguruan aritu dira. Horretarako, Administrazioaren ikuspegia eman du Bizkaiko Foru aldundiko Gotzon Loberak; Topaguneko idazkari Iker Mz. Lagosek euskarazko komunikazio esparruan gizarte ekimenek duten garrantziaz hitzegin du; Arrosako lehendakari Irauntzu Jauregik beraien proiektua azaldu; eta Hur Gorostiagak 'Bi estatu, bi kazetaritza eredu' ponentzia aurkeztu du.

2004ko azaroaren 11
15:57
Entzun
Hori guztia goizean izan da. Mahainguru bat ere egin dute: 'Publizitatea: Diru iturria eta sormena'.

Arratsaldean, beste hiru ponentzi aurkeztuko dituzte. EHUko Euskara Errektoreorde Ludger Meesek 'Euskarazko Hedabideen Ikerketa Zentroa' ponentzia aurkeztuko du, Maria Gonzalez eta Imanol Magro kazetariek, Euskarazko albiste agentziaren inguruan hitzegingo dute; eta EHUko irakasle Karmelo Landak 'Kazetaritza eta literatura elkarlanean' ponentzia azalduko du.

Bihar izango du azken eguna Kongresu honek, eta hiru egunetan egindako azterketa eta hausnarketen ondoren, ondorioak atera, eta aurrerantzean egin beharrekoaz mintzatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.