“Identitatearen eta ektinokotasunaren gainetik” lehentasuna “hiritarsunari” emateko premia nabarmendu du Lopezek. Halaber, “euskaraz egindako jarduera kulturalaren finantzaketa publikoa” ez dela gutxituko agindu du, baina “gaztelaniaz gauzatzen den euskal kultura” kaltetu gabe. Horrekin batera, ETB-1en moldeak, edukiak eta aurrekoantua aztertzea proposatu du, “kultura euskaldun moderno eta askotarikoa” garatzeko asmoz.
Patxi Lopezen aurretik, agiriaren pasarte bana Felipe Juaristik eta Lourdes Auzmendik irakurri dute. Gonbidatuen artean, Andres Urrutia, Xabier Kintana, Xabier Mendiguren Bereziartu, Joan Mari Torrealdai, Ana Toledo, Pello Salaburu, Luisa Etxenike, Jorge Gimenez, Luis Haranburu… izan dira agiriaren aurkezpen ekitaldian.
Euskarazko kulturaren “prestigio demokratikoa berreskuratzea” proposatu du PSEk
Datozen hauteskundeei begira, euskara eta euskal kulturaren arloan zer egin nahi duen azaltzeko asmoz ‘Euskara askatasunean’ izenburuko agiria aurkeztu du PSE-EEk, euskalgintzako zenbait gonbidaturen aurrean. “Euskarazko kulturaren prestigio demokratikoa berreskuratzea” proposatu du PSE-EEk, Patxi Lopez idazkari nagusiaren ahotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu