Bi ponentzien gainean egingo dute udaberriko biltzarra: ibilbide estrategikoa zehaztuko duen ponentzia politiko ideologikoa eta barne antolaketarena. Ezker abertzaleko sentsibilitate ezberdinen bilgunea da Eusko Ekintza. Altsasun (Nafarroa) egindako agerraldian Antxon Gomezek eta Gotzone Errekondok azaldu dutenez, indar ezkertiar eta soberanistekin harremanetan jartzeko asmoa dute orain —indar politikoekin nahiz gizarte eragileekin—.
"Paradoxikoa iruditu arren, alderdi izaera hartu dugu alderdien egitura hertsia gaindituko duen gaindituko duen Herritar Batasunaren sorrera hauspotzeko. Egungo aktibismo politikoak egitura malguak eta eraginkorrak behar ditu, oinarrizkoak diren antolaketa ereduak baztertu gabe", zehaztu du Errekondok.
Prentsaurrekoa hasi baino lehen, Anjel Figueroa presoa ere izan dute gogoan, "Espainiako Estatuaren espetxe politikaren biktima".