Eusko Jaurlaritza da 2011. urtean kexa gehien jaso zuen administrazio publikoa. Aurreko urteetako txostenetan bezala, Hezkuntza, Etxebizitza eta Herrizaingo sailak dira kexa gehien jaso dutenak. Hiruren artean 441 kexa pilatu dituzte, Jaurlaritzak jasotakoen %69. Herri administrazioa, udalak dira kexa gehien jasotzen duten bigarrenak. Hirigintzari, erregimen juridikoari, udaltzainei eta ingurumenari daude lotuta kexa gehienak. Aldundien kasuan, gizarte babeserako sistemak hartzen ditu hiru kexetatik bi. Ordea, 2012ko txostenean hori aldatu egingo dela iragarri du Lamarcak, Lanbidek hartu baitu gutxieneko diru sarrerak bermatzeko errentaren ardura.
Herritarren kexak kudeatzerakoan administrazioek emandako laguntza txalotu du arartekoak, aurreko urtearekiko errekerimendu gehiago egin zituen arren. Eraginkortasun maila %83koa dela azaldu du; hau da, kasu horietan administrazioaren jokabidea ezegokia izan dela ebatzi ondoren erabakia zuzendu du. Bide batez, jaso dituen kexa guztien herenetan baino ez da ezegokitzat jo administrazioaren jokabidea.
Inoiz baino jarduera gehiago
2011. urtean inoiz baino jarduera gehiago egin zituen Arartekoak. Telefono bidezko kontsulta, bulegoetarako bisita, kexa, kontsulta eta ofiziozko ekimenen artean 8.252 jarduera egin zituen, 2010ean baino %27 gehiago. Horrez gain, inoiz baino kexa gehiago jaso ditu: 2.347.
Eusko Jaurlaritza da kexa gehien jasotzen duen administrazioa
Etxebizitza, Hezkuntza eta Herrizaingo sailek bildu dituzte Eusko Jaurlaritzak jasotako kexen erditik gora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu