Egunkaria auziaren artxibatzeari dagokionez, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako ordezkariak uste du “neurri ona" izango litzatekeela "gauzak dauden bezala utziko balira eta epaileak erabaki duen artxibatze horrekin dena amaituko balitz”.
Bilbon eginiko prentsaurrekoan azaldu du Espainiako Kongresuan diputatua zela izan zuela Egunkaria-ren itxieraren berri, eta aitortu du betidanik pentsatu duela auzi horrek ez duela “inoiz zuztar gehiegirik izan”: “Inputazio kausak banan-banan erortzen joan dira, erakutsiz nire hasierako inpresioak zuzenak zirela. Argi dago momentu honetara arte gelditzen zirenak ez zutela oinarririk, inondik inora”.
Egunkariak jasotako diru laguntzen aurkako salaketari dagokionez, gogorarazi du dirulaguntzak Eusko Jaurlaritzak berak eman zituela, eta Jaurlaritzako ordezkari ekonomikoek behin eta berriz azaldu dutela ez zirela irregulartasunik izan.