Erreakzioak

Eusko Jaurlaritza: "Gertatutakoa ez dadila berriro gerta"

Itxieraren urteurrenean esan du "euskal kulturaren munduak, oro har, euskarak, bereziki, eta erasoak zuzenean eragindako 'Egunkaria'-ko langileek egoera guztiz bidegabe baten ondorioak" pairatu zituztela.

2013ko otsailaren 20a
14:27
Entzun

"Euskaldunon Egunkaria itxi zela hamar urte bete dira gaur. Egunkaria aldi baterako ixtea eta haren ondasun guztiak bahitzea erabaki zuen ebazpen judizial baten hamar urte. Justiziak, neurri batean, eman zituen ekintza hori justifikatzeko arrazoiei buruzko ebazpena, itxiera horrek egin zuen kaltea gaur, behin eta berriro, gogoratzea komeni den arren.

Euskal kulturaren munduak, oro har, euskarak, bereziki, eta erasoak zuzenean eragindako Egunkaria-ko langileek egoera guztiz bidegabe baten ondorioak pairatu zituzten. Hamargarren urtemuga hori baliatu nahi dugu gertatu zena bezalakoak berriro ez errepikatzea eskatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.