POLITIKA

Eusko Jaurlaritza: "HZren hautagaitza oztopatzea Aznarren politika zaharrera bueltatzea da"

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek Espainiako Gobernuak HZren hautagaitza oztopatzeko bideraturiko erabakiak gogor kritikatu ditu. Azkarateren ustez Espainiako politikaren "burua lehengo lepotik" darrai; izan ere, bozeramailearen aburuz, erabaki horiekin "Aznarren politika zaharrera bueltatzen da".

2004ko maiatzaren 13a
17:47
Entzun
PP-PSOE itunaren berrindartzeari buruz, eta Hauteskunde Batzordeak onartu baldinbadu ere bi alderdiok HZren zerrenda ilegalizatzearen aldeko agerpenen inguruan, Eusko Jaurlaritzaren iritzia emateko agertu da prentsaren aurrean Miren Azkarate. "Egun oraindik ere iraganean gaude" azpimarratu du bozeramaileak, izan ere "PP eta Espainako Gobernu berriak hiritar guztiek duten boza emateko eskubidea eragozten saiatzen ari dira" era berean "pertsonaiak eta izaerak aldatu badira ere ekintzek hitzak jarraitu ez dituztela" nabarmendu du bozeramaileak.

HZren ilegalizazioaren alde alderdiok eginiko adierazpenen inguruan Azkaratek Herritarren Zerrendak"50.000 sinadura lortzeaz gain Hauteskunde Batzordearen onespena lortu duela" gogorarazi du. Ildo berean epaileek har dezaketen erabakiaz "etapa berri honetako auzitegiengan konfidantza" jarri izana onartu du.

PP-PSOE itunaren berrespenari buruz "itun antiterrorista ez dela" adierazi du bozeramaileak zeren eta "hitzaurrean EA eta EAJri buruz ETAz baino gehiago hitz egiten baitu" .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.