Eusko Jaurlaritza kritikatu dute, gas fakturen auzia itxitzat jo duelako
Repsolek ustez gehiegizko fakturak kobratu dituela-eta sortu den gatazkan Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera gaitzetsi du Arabako Kontzeju Elkarteak. «Industria Sailak gai hau itxitzat ematea gaitzetsi egiten dugu». Jaurlaritzak 15.000 erabiltzaile «babesik gabe» laga dituela eta, Arabako Foru Aldundiari auzian esku hartzeko eskatu dio: «Zigor salaketa ezartzeko eskatzen diogu». Faktura horien atzean iruzurra dagoela uste dute Arabako Kontzeju Elkarteko ordezkariek, eta auzibide baten bidez zer gertatu den argitu eta, deliturik badago, zigortu egin behar dela diote. Aldundiak eskaria aintzat hartzen ez badu, erabiltzaileengana jo eta haiekin batzar bat egiteko asmoa dute, zer egin aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu