Gizartea

Eusko Jaurlaritzak %11 urritu ditu euskarazko komunikabideentzako laguntzak

Egunkari, Euskal Herri mailako aldizkari, irrati eta telebistetarako laguntzak %9 murriztu ditu eta %12 hedapen txikiagoko aldizkariak; interneteko laguntzak %27,7 igo ditu, ordea.

Jon Rejado.
2011ko abenduaren 20a
19:46
Entzun

Euskara hedabideetan sustatzeko 4.875.000 euroko diru laguntzak onartu ditu Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2012ra begira. 2011 urteko laguntzekiko %11 urritu ditu batez beste, eta modu bertsuan banatu ditu hedabide guztien artean. Euskara hutsean idatzitako egunkarien, hedapen handiko aldizkarien, irratien eta telebisten laguntzak %9 urritu ditu, eta tokiko euskarazko aldizkarien laguntza %12 murriztu du Jaurlaritzak.

Internet bidezko komunikabideetan euskara sustatzeko laguntza 380.000 eurotik 485.000 eurora igoko da 2012an. Laguntza hori euskara hutsezko egunkari eta aldizkariei zuzenduta dago, baita euskara erabiltzen duten irrati, telebista eta albiste agentziei.

Komunikazio eta informazio teknologietan euskara sustatzeko deialdiko dirua ere gutxiago izango da 2012an. 1.464.200 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak, aurtengo laguntzak baino %7,1 gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.