POLITIKA

Eusko Jaurlaritzak 29 lege proposatuko ditu legealdian

Besteak beste, hirugarren sektoreari, enpleguari, emakume nekazarientzako estatutuari, Ertzaintzari eta Udalen Legeari buruzkoak izango dira proiektuak.

2013ko ekainaren 25a
20:18
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren 10. legealdirako programa onartu du gaur, eta xehetasunen berri eman du ondoren Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak.

Erkorekaren esanetan, programa "testu bizia" eta "dinamismo handikoa" da, "legegintzaldian eguneratu, egokitu eta hobetu ahal izan dadin, gerora sortuko diren gizartearen beharrei erantzuteko".

Orotara 29 lege ekimen aurkeztuko ditu gobernuak. Besteak beste, hirugarren sektoreari, enpleguari, emakume nekazarientzako estatutuari, Ertzaintzari eta Udalen Legeari buruzkoak izango dira proiektuak.

Erkorekak azaldu duenez, gaur igorriko dute agiria Eusko Legebiltzarrera, eta gaur bertan erregistratu du gobernuak eskaera bat legebiltzarrean, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak bertan azaltzeko programaren nondik norakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.