Euskara

Eusko Jaurlaritzak aurten 460.000 euro emango dizkio Euskararen Erakunde Publikoari

Bi erakundeek iaz sinatu zuten lehen aldiz hitzarmena. Hizkuntz politikan lankidetzan jardun nahi dute.

2008ko otsailaren 19a
16:48
Entzun
Eusko Jaurlaritzak aurten ere diru laguntza emango dio Euskararen Erakunde Publikoari, honek Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan hizkuntz politikako bultzatzeko baliabide gehiago izan dezan. Hain zuzen, 460.000 euro emango dizkio 2008an. Bi erakundeek lankidetzan jardungo dute.

Frantziako Estatua, Akitania Eskualdeko Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Baiona-Angelu-Miarritze Elkargoak, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak eta Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Elkargoak osatzen dute Euskararen Erakunde Publikoa.

2007ko otsailean sinatu zuten Jaurlaritzak eta biek lehen aldiz hitzarmena, eta hizkuntz politikako elkarlana esparru bakoitzeko "ezaugarri juridikoak kontuan izanda" garatuko dutela zioten, "bakoitzaren berezitasunak errespetatuz".

Biek aitortzen dute "beharrezkoa" dela euren arteko harremana indartzea abian dituzten edo aurrerantzean izan ditzaketen ekimenak bermatzeko. Bide batez, "euskararen arloan hizkuntz politika hitzartu baten egituratzea" behar dela azpimarratzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.