Legez kanporatzeak

Eusko Jaurlaritzak diru laguntzarik gabe utzi du EHAK

Baltasar Garzon epailearen otsaileko agindua bete egin du, eta EAJ, EA, PSE-EE, PP eta Aralarren artean 5,4 milioi euro banatu ditu, “ohiko gastuetarako”.

2008ko martxoaren 18a
20:15
Entzun
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak joan den otsailean erabaki zuen EHAKren (eta EAE-ANVren) jarduera politiko oro etetea eta haiek diru laguntza publikoak jasotzea debekatzea, eta gaur Eusko Jaurlaritzak bete egin du agindua, diru laguntzarik gabe utzi duelako EHAK, hau Eusko Legebiltzarreko taldea izan arren.

Legebiltzarreko alderdien "ohiko gastuetarako" 5,4 euro banatu ditu Jaurlaritzak, EAEko 2005eko hauteskundeetako emaitzak kontuan hartuta. EHAK-k orduan 150.000 pasa boto lortu zituen eta bederatzi legebiltzarkide. Gaurko banaketaren arabera, EAJk eta EAk 2,5 milioi euro poltsikoratu dituzte -elkarrekin aurkeztu ziren 2005eko bozetan-, PSE-EEk 1,4, PPk 1,1, 314 mila euro EBk eta 82 mila Aralarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.