SOS Arrazakeria taldeak salatu du Eusko Jaurlaritzak etxebizitzarako sarbidean diskriminatu egiten duela. "Ehunka familia kalean jartzen ari diren neurri bidegabekoei aurre egiteko ekimenak hartu dituzte beste erakunde batzuek. Adibidez, Bilboko Udalak etxetik kaleratuentzako udal harreta zerbitzua abiaraziko duela iragarri du. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, guztiz kontrakoa lortzen duen neurri bat jarri du martxan". SOS Arrazakeriak azaldu duenez, paperik gabeko atzerritarrek etxebizitza alokairuan eskatzeko aukera galdu dute.
"Paperik gabeko atzerritarrek gutuna jaso dute erresidentzia txartela aurkezteko eskatuz. Eta, bistan denez, ezinezkoa zaie", salatu du taldeak. SOS Arrazakeriaren arabera, erabakia ez da beste murrizketa bat: "Pertsona guztientzako estatutu bera mantentzeko printzipioarekiko haustura da".