"Urkijo jaunari esan behar zaiona da askoz zuhurragoa izango litzekela Espainiako Gobernu ordezkari bezala bere alderdiko beste pertsona batzuk esandakoak kontuan hartzea", adierazi du Azkaratek, Iturgaitzek esandakoak hitzez hitz hartuz: "Euskal Herria termino bezala hor dago. Nik ez du asmatu. Euskal Herria zazpi probintzia dira. Nik irakurtzen baditut gauza horiek, edo Euskal Herria entziklopedia batean ikusten badugu termino bezala, Euskal Herria zazpi probintzia dira, nik ez dut asmatu", esan zuen Iturgaitz 1996an, Azkarateren arabera.
"Azken batean, PPk orain arte egin duena besterik ez du egiten, eta areago oraindik hauteskunde kanpainan baldin bagaude; krispazioa, konfrontazioa, horiek dira bultzatzen dituenak. Argi dago Urkijo jauna ere kanpainan dagoela eta argi dago Madrileko Gobernuak herri honetan duen ordezkaritza instituzio bezala ez duela zentzu handiegirik, ez duela balio arazoak konpontzeko, ez digula balio elkarbizitza bultzatzeko", azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.
Hezkuntza-Testu liburuak
Eusko Jaurlaritzak ez du aintzat hartuko Urkijoren eskaria
Eusko Jaurlaritzak ez du aintzat hartuko Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak 'Euskal Herria' hitza erabiltzen duten hainbat testu liburu erretiratzeko eskaria. Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura sailburuaren esanetan, hauteskunde kanpainan kokatu behar da eztabaida hau. Eusko Jaurlaritzarentzat 'Euskal Herria' hitza "egokia" da, eta "historian, literaturan eta entziklopedietan jasota" dagoela esan du Azkaratek. Halaber, Carlos Iturgaitz PPko kideak berak ere onartutako kontzeptua dela ohartarazi dio Carlos Urkijori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu