Komunikabideak

Eusko Jaurlaritzak gutxi igo du euskarazko hedabideentzako diru laguntza kopurua

Iaztik 165.717 eurotan baino ez du igo partida. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 5.520.867 euro banatuko ditu aurten. Erdarazko egunkarien euskarazko gehigarriek aurten ere igoera garrantzitsua izango dute (20.000 eurokoa); euskarazko eguneroko prentsak, 500ekoa.

2008ko uztailaren 8a
16:27
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 5.520.867 euro banatuko du 2008an euskarazko komunikabideen artean, baina iaztik 165.717 eurotan baino ez du handitu kopurua; KPI (Kontsumo Prezioen Indizea) igo denaren azpitik igo da.

Iaz, 2006ko laguntzak kontuan hartuta, 613.376 euroko igoera egon zen, eta duela bi urte 1.200.934koa. Jaurlaritzak aurten apaldu egin du, beraz, igoera.

2008ko datuak

Eguneroko prentsa (BERRIA, zazpi Hitza eta Hernaniko Kronika). iazko kopurutik alderatuta, igoera 503 eurokoa izan da.

Aldizkariak. Informazio orokorra, haur aldizkariak, espezializatuak. 99.992 euroko igoera. Hiru aldizkari berrik jasoko dute lehen aldiz Jaurlaritzaren diru laguntza: bidaia eta aisiarekin lotutako bik -Nora-k eta Zazpi haizetara-k- eta ekonomiari buruzko batek -Ekonomiaz-ek-.

Tokiko aldizkariak. 10.925 eurotan egin du gora laguntzak.

Erdarazko egunkarien euskarazko gehigarriak (Xirika, Ortzadar...). 20.003 euroko igoera. Jaurlaritzak duela bi urte sortu zuen haientzako diru poltsa hori eta orduan 297.393 euro bideratu zituen; iaz 400.503 eta aurten 420.506.

Irratiak. 33.794 euroko igoera.

Tokiko telebistak. 972 euroko igoera.

On-line argitalpenak. 472 euro gutxiago jasoko dituzte aurten.



Bigarren urtez udan jakin dute euskarazko hedabideek aurten Jaurlaritzatik zenbatekoa jasoko duten. Komunikabideok lehen, urte bukaeran jakiten zuten zenbat jasoko zuten, eta jakinarazpena aurreratzeko eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.