Herrizaingo sailak dirulaguntzak “gardentasun osoz” banatzen dituela azaldu du Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Halaber, Coviteri, Euskadiko terrorismo biktimen taldeari, diru laguntzak ukatu zaizkionik ezeztatu egin du Azkaratek. Are gehiago, “Barne Sailak 30.050 euroko diru laguntza” eman diola zehaztu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.
Bestalde, terrorismoaren biktimen inguruko birao eta deskalifikazio gehiagorik onartuko ez dutela adierazi du Miren Azkaratek. “Prentsaurrekoetan edota manifestazioetan biktimen inguruko alderdikeriak gaitzetsi” egingo dituztela gaineratu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.
Ermuako Foroko presidenteorde Mikel Buesak,atzo Eusko Jaurlaritzaren aurka izan zituen hitzek etaManos Limpias taldeak, euskal presoen senideei diru laguntzak emateagatik egindako salaketek piztu dute Eusko Jaurlaritzak bi taldeen aurka neurri legalak hartzeko erabakia.
politika
Eusko Jaurlaritzak neurri legalak hartuko ditu Ermuko Foroaren eta Manos Limpiasen aurka
Euskal presoen senideei diru laguntza publikoak emateagatik, “terrorismoa finantzatzeaz” salatu dute Ermuko Foroak eta Manos Limpiasek Eusko Jaurlaritza. Salaketa horiek direla eta, neurri legalak hartuko dituela adierazi du Eusko Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu