Eusko Jaurlaritzak Salamancan (Espainia) gordeta dagoen bere dokumentazioaren eskaera ofiziala berretsi dio Espainiako Gobernuari. Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordeak sinatutako gutuna jaso duteJose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak eta Carmen Calvo Kultura ministroak. Hain zuzen, maiatzaren 22ko osoko bilkuran onartu zuen eskaera ofiziala Jaurlaritzak.
Espainiako Gerran "arma bidez lapurtu" ziotena itzultzeko lehen eskaera 2006ko otsailaren 14an egin zuen, baina Espainiako Gobernuak ez du hamasei hilabete hauetan erantzunik eman.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko iturrien arabera, Zapaterok Kataluniako Generalitatearen dokumentazio bahituaren itzulerako Legea prestatzen ari zenean esan zuen harako balio duenak "berdin balio" duela "euskal erakundeentzat ere".
Errepublika garaian existitzen ziren gobernu autonomoetatik, Eusko Jaurlaritzak baino ez ditu bere agiriak "bahituta" Salamancan, "lege berdintasunaren kontra", Jaurlaritzaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak Salamancan gordetako agiriak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari
Iazko otsailean egin zion lehen eskaera ofiziala, baina ez du erantzunik jaso. Zenarruzabeitiak gutuna bidali die Zapaterori eta Calvori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu