HEZKUNTZA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bi lan eskaintza publiko iragarri ditu 2015erako

Ez dute zehaztu lan eskaintza publikoan eskainiko duten lanpostu kopurua, baina irakasleen "egonkortasuna" bermatzea du helburu, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak azaldu duenez.

2011n BECen Hezkuntza Sailak lanpostu publikoak eskaintzeko eginiko azterketa. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 15a
07:38
Entzun

Eusko Jaurlaritzak iragarri du 2014. eta 2015. urteei dagozkien lan eskaintza publikoak direla baina biak datorren urtean egingo dituztela. Zenbat lanpostu eskaini zehazteko, beharrak aztertzen ari da orain Hezkuntza Saila, baina Cristina Uriartek azaldu du gehienak irakasle gisa aritzeko izango direla. Nolanahi ere, Espainiako Gobernuak lan eskaintza publikoetarako ezarritako muga ez du gaindituko.

Eusko Legebiltzarrean eman ditu xehetasunak Uriartek. Esan du deialdia "oso albiste ona" dela hezkuntza sistema osoarentzat, lan baldintzen kalitatea bermatu eta langileen "egonkortasuna" bermatuko duelakoan.

Neurri horrekin, "enpleguan egonkortasun handiagoa bermatu" nahi du Jaurlaritzak. Hezkuntza alorrean egindako azken deialdi publikoa 2012an izan zen; PSEren gobernuak 531 lanpostu eskaini zituen orduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.