Eusko Jaurlaritzak azaroaren 20ko hauteskundeetako inkesta egin du, eta gaur eman dituen datuen arabera, Amaiurrek EAJk, PSE-EEk eta PPk adina eserleku lor ditzake. Hiru alderdi horiei 4 eta 5 eserleku artean ematen dizkie inkestak, eta Amaiurri 3 eta 5 artean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan,
Victor Urruiak aurkeztu ditu datuak gaur. Inkesta urriaren 26a eta azaroaren 4a bitartean egin zuten. Horien arabera, PSE-EEk 2008an baino lau eta bost eserleku gutxiago lortuko ditu, EAJk orduan baino bat edo bi gutxiago eta PPk bat edo bi irabaziko lituzke.
Urrutiaren arabera, datu horiek lau hautagaitzen artean "berdinketa teknikoa" dagoela erakusten dute, eta portzentaiak oso estuak direla ohartarazi du. Zintzilik dauden eserlekuak, beraz, alde txikiarekin erabakiko direla esan du.
Lurraldeka, inkestaren arabera, Araban PPk irabaziko du, Bizkaian EAJk eta Gipuzkoan Amaiurrek:
Araba: PP %30,3 (1-2 eserleku), PSE-EE %24,7 (1), EAJ %19 (0-1) eta Amaiur (18 (0-1).
Bizkaia: EAJ %29,4 (3), PSE-EE %22 (2), PP %21 (2) eta Amaiur %19,1 (1).
Gipuzkoa: Amaiur %36,3 (2-3), PSE-EE %21,8 (1-2), EAJ %19 (1) eta PP %15 (1).