Ibarretxe plana

Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren testuari osoko zuzenketa aurkeztuko diola esan du PSE-EEk

Eusko Legebiltzarreko parlamentario Rodolfo Aresek (PSE-EE) gaur iragarri duenez, bere alderdiak osoko zuzenketa aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak estatutuaren erreformarako abian jarritako proposamenarem aurka. Aresen esanetan, proposamena aurrera ateratzeko modu bakarra "Batasunaren oinordekoen botoak jasoz" izango da. Hala, Estatutuaren erreformarako proposamenak "nazionalisten nahiei erantzuten" diela azpimarratu du, eta "Konstituzioaren eta Estatutuaren aurkakoa" dela gaineratu.

2003ko azaroaren 6a
13:56
Entzun
Rodolfo Aresek adierazi duenez, PSE-EEren emendakinak arrazoi juridiko eta politikoak jasoko ditu Hirukoaren proposamenaren aurka, eta PSE-EEren "estatutu gehiago" alternatibat aurkeztuko du. Hala, Estatutuaren erreformarako proposamenak "nazionalisten nahiei erantzuten" diela azpimarratu du, eta "Konstituzioaren eta Estatutuaren aurkakoa" dela gaineratu. "Ez ditu erreformarako prozedurak betetzen eta lurralde historikoen eskubide historikoak eta eskumenak urratzen ditu", azpimarratu du Aresek.

PSE-EEko parlamentarioak proiektu berria "erradikala, baztertzailea eta etnizista" dela definitu du, eta "gatazka besterik ez duela sortzen" eta "Euskadi eta Espainiaren arteko elkarbizitza usteltzen" duela gaineratu du. "Elkarrizketa eta negoziazioa ukatzen ditu Jaurlaritzaren proposamenak", Aresen ustez, eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariari galdetu dio "ETAren burdinezko besoarekin" negoziazioa bilatu behar duen. "Hori egiten badu hauteskundeetan botatakoak ez ditu beteko", azpimarratu du.

EB-IUri eskaria

Rodolfo Aresek EB-IUren jarrera ere kritikatu du gaurko agerraldian, eta PSE-EEk egin bezala, proposamenari osoko zuzenketak aurkeztuko galdegin dio. Halaber, euren parlamentarioen botoak PSE-EE eta PPren botoekin batzeko gonbitea egin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.