Eusko Legebiltzar berriaren jarrera

2012ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren ostean Gasteizko ganberan eserlekuak nola banatuko diren ikusita, haustura hidraulikoaren etorkizunean pentsatzeko tartea bada. Hauteskunde kanpaina une aproposa izan zen alderdi bakoitzak haustura hidraulikoari buruz zuen jarrera azaltzeko, eta hori izan zen lehendakarigai edo alderdi politiko nagusietako ordezkariek egin zutena. Adierazpenak adierazpen, Arabako Fracking Ez plataformako kideak lehendakarigai guztiekin biltzen saiatu ziren; EAJko,PSE-EEko eta PPko buruekbakarrik egin zioten uko gonbitari. Hiru alderdi horiek ordezkaritza izango dute legebiltzarrean: 75 aulkietatik 53 beteko dituzte.

«Ez esplorazioa, ezta ustiapena ere, araudia betetzen ez bada»

Iñigo Urkullu

EAJko lehendakarigaia

«Gure jarrera argia da: ez esplorazioa, ezta ustiapena ere, araudia betetzen ez bada. Legeak mugak ezartzen ditu, eta argi dago gaur-gaurkoz guztiz babesten dituela eremu horiek».

«'Fracking'-a ez da sartzen gure energia ereduaren barruan»

Belen Arrondo

EH Bilduko Arabako hautagaia

«Energia berriztagarriak lehenesten dituen eredu baten alde gaude, erregai fosilak modu progresiboan baztertuko dituen eredu baten alde, eta fracking-a ez da sartzen horren barruan».

«Bi zundaketa egineta bideragarria ote zen jakitea zen gure asmoa»

Patxi Lopez

Jarduneko lehendakaria

«Gure asmoa zen munduko teknologiarik onena erabiltzea bi zundaketa egin eta jakiteko bideragarria ote zen gasa erauztea, eta gure energiaren kontsumoaren faktura arintzeko».

«Segurtasuna bermatuz gero, ezin zaio uko egin garapen ekonomikoari»

Javier de Andres

Arabako diputatu nagusia (PP)

«Garrantzitsuena ingurumenaren segurtasuna da. Segurtasun hori bermatuz gero, ezin zaio uko egin lana eta dirua sortzen duen garapen ekonomiko mota bakar bati ere».

«Zuhurrak izan behar dugu gai honetan,eta neurriak hartu»

Gorka Maneiro

UPDko lehendakarigaia

«Haustura hidraulikoak arrisku bat dakar, edo ekar dezake, uraren kalitaterako, airerako eta pertsonen osasunerako. Horrenbestez, zuhurrak izan behar dugu gai honetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.