Konponbide prozesua

Eusko Legebiltzarra "bakea eta normalizazio politikoa inolako indarkeriarik gabe" lortzearen alde

PPk ez beste alderdi denek egin dute horren alde, eta sozialistek esan dute "egundoko garrantzi politikoa" daukala EHAK-k hori onartu izanak.

2007ko martxoaren 2a
19:35
Entzun
Eusko Jaurlaritzako hirukoak -EAJk, EAk eta EB-Berdeek- eta EHAK-k "bakea eta normalizazio politikoa inolako indarkeriarik, xantaiarik edo estortsiorik gabe" lortzearen aldeko ekimena adostu eta aurkeztu dute gaur arratsaldean Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, eta ekimenak aurrera irten du, lauren aldeko bozekin. Alde izan dute Aralar. Bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko "bazterketarik gabeko elkarrizketa politikoaren alde" daudela esan dute.

PSE-EEk ere alde egin du hor -ez, baina, ekimen osoaren alde- eta Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistak esan du EHAK-k hori onartu izanak "egundoko garrantzi politikoa" daukala horrek. Nekane Erauskin EHAKren legebiltzarkideak Pastorri zehaztu dio "era askotako indarkeria, xantaia eta estortsioak" daudela eta Espainiako Alderdien Legea aipatu du.

PPk puntu denen kontra bozkatu du, eta Leopoldo Barreda PPren eledunak ez du "berrikuntzarik" ikusi EHAKren jarrrean.

EAJ, EA, EB eta EHAKk adostutako ekimenaren ustez, ordezkari politikoek "jarrera irekia eta positiboa" izan beharko lukete, eta "elkarrizketa politikoaren aldeko apustua egiteagatik" auzipetuta daudenei elkartasuna adierazi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.