Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari PPk eta EHAK-k aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota ditu Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak, eta, ondorioz, batzordean eta zuzenketa partzialak aztertuz jarraituko du aurrekontuen eztabaidak.
Zuzenketetako bakoitzak proposatu duen taldearen babesa baino ez du jaso; hirukoak eta PSE-EEk kontra bozkatu dute eta Aralar abstenitu egin da.
Datorren urterako 10.487 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Jaurlaritzak, eta azken orduko ezusterik ezean, abenduaren 29ko osoko bilkuran onartuko da EAJ, EA, EB eta PSE-EEren babesarekin.
EAE-ko aurrekontuen eztabaida
Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu PPren eta EHAKren osoko zuzenketak
Hirukoak eta PSE-EEk zuzenketen kontrako botoa eman dute; PPk eta EHAK-k bakoitzak bere zuzenketak babestu ditu eta Aralar abstenitu egin da. Horrenbestez, batzordean jarraituko du aurrekontuen eztabaidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu