Politika

Eusko Legebiltzarrak Espainiako bandera jarri du gaur eraikinaren kanpoan

Men egin dio Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduari.

2009ko otsailaren 5a
19:32
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak aginduta, Eusko Legebiltzarrak gaur eguerdi partean jarri du Espainiako bandera eraikinaren kanpoaldean. Ikurrina eta Europakoa ere ipini ditu, aldi berean.

Gorenak dio Espainiako banderak "modu iraunkorrean" egon behar duela Eusko Legebiltzarrean kanpoan eta "leku nabarmenean" barruan. Orain arte barrenean egon izan da, harrera aretoan. Kanpoan, ordea, behin ere ez. Legebiltzarreko langileak egurrak-eta jartzen aritu dira azkeneko orduetan.

Parlamentuko Mahaiak abenduan erabaki zuen men egitea Gorenari. EA izan zen aurka azaldu zen bakarra. Alderdi honek eskatu zuen, bandera jartzean eraikinaren kanpoaldean plaka bat ere jartzeko, bandera "legeak ezarrita" paratu izana azaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.