Politika

Eusko Legebiltzarrak ez du onartu 18/98 auziko epaia salatzeko ekimena

EHAK-k eta hirukoak proposamen bana aurkeztu dute, eta biak atzera bota dituzte. Aralarrek ere aurkeztu du zuzenketa bat, baina hirukoarekin "erdibideko bat" hitzartu duenez, azkenean, ez da bozkatu.

2008ko otsailaren 15a
18:07
Entzun
Eusko Legebiltzarrak ez ditu onartu EHAK-k eta hirukoak (EAJ, EA eta EB) 18/98 auziko epaia salatzeko aurkeztutako Legez Besteko Proposamenak. EHAKren proposamenak PP eta PSE-EEren aurkako botoak jaso ditu, eta EAJ, EA, EB eta Aralar abstenitu egin dira. Bertan, 18/98ko sententzia salatu, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta Legebiltzarrari eta euskal gizarteari epaiketa horren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egiten zitzaion.

Hirukoak eta Aralarrek propsoatutako zuzenketa ere ez dute onartu, PP eta PSEk aurka bozkatu baitute, eta EHAK, berriz, abstenitu egin baita. Ekimen horretan auziaren “izaera politikoa” salatzen zen, auziperatuei babesa ematen zitzaien, eta euskal gizartearen zati baten aurka martxan jarri duten “salbuespen egoera” kritikatzen zen. Hasiera batean Aralarrek ere aurkeztu du zuzenketa bat, baina hirukoarekin erdibideko bat hitzartu dutenez, azkenean ez da bozkatu.

Joseba Egibar GBBko presidenteak 18/98 bezalako auziek ez dutela inora eramaten azaldu du, eta “euskara eta euskal kulturaren alde lanik egin ezin bada, euskalduna izatea ere delitu bilakatuko den erabaki bat aurrera eramango dela” ohartarazi du.

Jose Antonio Pastorrek“Legebiltzarrean horrelako eztabaidak eginda epaitu eta kondenatuak izan direnak babesten dituela” agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.