komunikabideak

Eusko Legebiltzarrak ezker abertzalea EITBtik baztertu izana salatu du LABek

2011ko martxoaren 3a
17:28
Entzun

Eusko Legebiltzarrak ezker abertzaleko kideak EITBko saioetatik baztertzeko erabakia hartu izana gogor salatu du hedabide hartako LABek, "horretarako zilegitasun eza duelako parlamentuak, eta haren jokabidea espainolista, ez-demokratikoa eta bidegabea baita". LABek uste du "erakundeen erabilera alderdikoia sakontzen" ari dela parlamentua.

"EITBren trataera informatiboaren norabide aldaketa onartu egin du Gasteizko Legebiltzarrak. Hau da, euskal jendartearen zati garrantzitsu bat baztertzea —politikoa, sozial zein lurraldekoa—, eta informazio plural, objetibo eta kontrastatua ukatzea goraipatu egin du", dio ezker abertzaleko sindikatuak. "Jendarteak duen informazio eskubidea larri urratzen da".

Haren arabera, Euskal Herriko egoera politikoari ez dio laguntzen parlamentuaren erabakiak, "ilegalizazioaren estrategia eta bazterkerian laguntzen jarraitzeko deia egiten diolako EITBri".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.