Eusko Legebiltzarrak gogor gaitzetsi du Pereiraren erailketa

Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak amaitzeko eskatu die instituzioei, eta baliabide nahikoak izango dituzten "plan integralak" garatzeko.

2014ko martxoaren 20a
12:51
Entzun

Adierazpen instituzionala irakurri du gaur Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, eta minutu batez isilik egon dira horren ostean. Alderdi guztiek gogor gaitzetsi dute bai Andina Pereiraren erailketa, bai emakumeen aurkako bortxatze eta sexu diskriminazio oro.

Bortxakeria sexista "gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen adierazpiderik larriena da", adierazi dutenez, botere harremanen eta emakumeak azpiratzearen ondorioz sortuak. Alde horretatik, instituzioei desberdintasun horiek "behin betiko amaitzeko" baliabide nahikoak izango dituzten "plan integralak" garatzeko eskatu die legebiltzarrak.

Senide eta lagunei babesa eta doluminak adierazi dizkiete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.