Tortura

Eusko Legebiltzarrak inkomunikazio egoeraren neurria bukatzeko eskaera egin dio Madrili

Parlamentuak orain Espaniako Kongresuan defenditu beharko du gaur onartu duena. EAJk, EAk, EBk, EHAK-k eta Aralarrek bozkatu dute alde, PSE-EEk eta PPk kontra. TATek gogoratu du Ertzaintzak atxilotuak inkomunikatu egiten dituela.

2007ko azaroaren 16a
16:10
Entzun
Aralarren ekimenez, Eusko Legebiltzarrak inkomunikazio egoeraren neurria bukatzeko eskaera egin dio gaur Espainiako Kongresuari. Aralarrek ez ezik, EAJk, EAk, EBk eta EHAK-k bozkatu dute horren alde. PSE-EEk eta PPk kontra egin dute. Legebiltzarrak orain Madrilen defenditu beharko du gaur onartu duena, eta batzordea sortuko du horretarako.

Polizia etxeetan torturak eta tratu txarrak egon daitezkeela dio mozioak, "eta horrek alarma soziala pizten du". Torturak-eta bukatu egin behar direla dio Eusko Legebiltzarrak eta, bide horretan, beharrezkoa deritzo poliziek atxilotuei ezartzen dieten inkomunikazio egoera bukatzea, baita kamerak jartzea ere.

Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) gaur gogoratu du Ertzaintzak atxilotuak inkomunikatu egiten dituela.

Aste honetan Amnesty Internationalek (AI) tortura eragozteko neurriak har ditzala exijitu dio Espainiako Gobernuari, eta Ertzaintzak ere pausoak eman beharko lituzkeela uste du AIk. Espainiako Estatuan torturak eta tratu txarrak gertatzen direla dio AIk. "Arazoa ez da isolatua, estrukturala baizik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.