Eusko Legebiltzarrak omenaldia egin dio gaur Eduardo Antonio Puelles Garcia Espainiako Polizia inspektoreari. 13:00etan hasi dute ekitaldia, eta han izan dira hildakoaren senideak. ETAk hil zuen Puelles, ostiralean, Arrigorriagan (Bizkaia), auto azpian jarritako bonba zartarazita. Ikerketa iturriek gaur jakinarazi dute lehergailua bi kilo amonitolez osatuta zegoela, eta lehergai mota hori "oso indartsua" dela.
Omenaldiaren aurretik, elkarretaratzea egin dute Legebiltzarraren kanpoaldean, atentatua gaitzesteko. Leku horretan Gauerdiko Iparrorratza izeneko ETAren biktimen omenezko eskultura dago. Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen ostiralean gaitzespen idazkia, eta gaurko deia egin.
Larunbatean milaka lagunek egin zuten manifestazioa Bilbon, ETAren aurka. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak zioen eskura dituen baliabide denak erabiliko dituela "ETA garaitzeko".
ETA-ren atentatua Arrigorriagan
Eusko Legebiltzarrak omenaldia egin dio Eduardo Puelles zenari
13:00etan hasi da ekitaldia. Aurretik elkarretaratzea egin dute Legebiltzarraren atarian dagoen ETAren biktimen omenezko eskulturaren aurrean. ETAk hil zuen Espainiako Polizia inspektorea, ostiralean, Arrigorriagan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu