Politika

Eusko Legebiltzarrak onartu egin du mozioei lotuta PPk aurkeztu duen proposamena

EAE-ANVk gutxiengoz dituen alkatetzak “demokraziarentzat” errekuperatzearen alde egiten du testuak. EAJk, PSE-EEk, PPk eta EBk testuaren alde bozkatu dute bere osotasunean; EAk eta Aralarrek kontra bozkatu dute puntu batzuetan.

2008ko maiatzaren 9a
13:04
Entzun
EAE-ANVko zinegotzien dimisioa eskatzeko EAJko eta PSE-EEko zuzendaritzek aurkeztutako mozioen harira, Eusko Legebiltzarrak PPk igorritako proposamena onartu egin du gaur. Testu horrek EAE-ANVk gutxiengoan dituen alkatetzak “demokraziarentzat” errekuperatzearen aldeko jarrera azaltzen du.

EAJk, PSE-EE, PPk eta EBk testuaren alde egin dute bere osotasunean, EAk eta Aralarrek kontra bozkatu dute puntu batzuetan, eta EHAK-k ez du bozkaketan parte hartu, alderdi horretako legebiltzarkideak ez direlako azaldu gaurko bilkurara.

Testuak biltzen duenaren arabera, “ANVek gutxiengoz dituen alkatetzak demokraziarentzat errekuperatzeko helburuarekin, eta bakea eta normalizazio politikoa lortzeko helburuarekin” udaleko karguek oinarri batzuekiko konpromiso “nahas ezina”izan behar dute.

Oinarri horiek “gizakiaren duintasunarekiko errespetua, giza eskubideen defentsa, aniztasun politikoa onartzea, bide politikoen aldeko apostua, eta indarkeria gaitzestea” dira. EA abstenitu egin da puntu horretan.

Bigarren puntuak ETAren ekintzak gaitzesten ditu, eta Legebiltzarrean ziren alderdi guztiek alde bozkatu dute.

Hirugarren puntuak sortu ditu ezadostasun gehienak, izan ere, aurretik aipatutako puntuen alde egiten ez duten karguen dimisioa eskatzen da. EAJk, PSE-EEk, PPk eta EBk alde bozkatu dute, eta EAk eta Aralarrek, berriz, kontra.

Gaur onartutako testuak izaera “moral eta politikoa” soilik dauka, Udalek baitaukate mozioak onartu ala ez erabakitzeko ahalmena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.