euskal presoak

Eusko Legebiltzarrak sakabanaketa amaitzeko eskatu du

EAJk alde bozkatu du, eta EH Bildu abstenitu egin da. PSE-EEko parlamentari batek behar ez bezala bozkatu ez duelako atera da aurrera jeltzaleen proposamena.

2013ko otsailaren 7a
15:29
Entzun

PSE-EE, PP eta UPDk elkartuta, 27 boto dituzte Eusko Legebiltzarrean (16, 10 eta 1), baina Blanca Roncal parlamenari sozialistak ez du behar bezala bozkatu eta, haren botoa zenbatu ez denez, espetxe politika aldatzeko proposamena EAJren 27 botoekin atera da aurrera. EH Bilduko 21 ordezkariak abstenitu egin dira.

Sakabanaketa ezohiko neurria dela jaso du proposamenak, eta espetxe politika aldatzeko eskatu du. PSE-EEk kontra bozkatu du. Roncalek ere kontra bozkatu duela esan du, baina haren botoa ez da jaso. PSEk adierazi du emaitzari helegitea jartzea aztertzen ari direla.

Onartutako proposamenak dio ETAren behin betiko su-etenak "errealitate sozial" berri bat ekarri duela, eta legedia egokitu egin behar dela, "araudia bergizarteratzearen eta bake sozialaren mesedetan interpretatuz". UPDren proposamen bati egindako emendakina izan da EAJk aurkeztutakoa. UPDrena atzera bota du Legebiltzarrak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.