EB-Berdeek Eusko Legebiltzarrean alde askotako elkarrizketa mahaia sortzearen alde daudela esan dute, "azken urteetan esan bezala". Gainera, "logikoak diren mesfidantzak eta zailtasunak gainditu", eta konpromisoak hartzeko deia egin diote "eragile politiko eta sozialei".
Batasunari eskari zuzena egin diote, zentzu horretan. Beraien "proposamenean sakonduz", "indarkeria gaitzetsi eta ETAri tregoa eskatzeko" galdegin diote.
Imazen ustez, ETAri su-etena eskatzea litzeteke "urrats koherentea"
EAJko EBBko presidente Josu Jon Imazen iritzian, Batasunaren proposamenaren "urrats koherentea" ETAri tregoa eskatzea litzateke. Horrek, alderdien artean elkarrizketa abiatzea ahalbideratuko lukeela azpimarratu du.
ETB-1ean esan duenez, Batasunak "autokritika" egitea faltan bota du berak, baina "alderdi positiboei" bagiratzea nahiago dutela azpimarratu du. EAJ "beti" dagoela prest elkarrizketarako azpimarratu du Imazek, eta hori "lantzen" ari direla.
Gema Zabaletak dio ETAri dagokiola Batasunaren ekarpenari sinesgarritasuna ematea
Gema Zabaleta PSE-EEko legebiltzarkideak esan duenez ETAri dagokio, orain, Batasunak igandean egindako 'Orain bakea, orain herria' ekarpenari sinesgarritasuna ematea. Zabaletak ondo hartu du Batasunaren ekarpena, eta azpimarratu duenez, orain "euskal indar politiko guztiek bide politiko eta demokratikoen alde" egiten dute. 'Radio Euskadi'-n egindako elkarrizketan egin ditu adierapen horiek Gema Zabaletak.
Gema Zabaleta PSE-EEko legebiltzarkidea honela mintzatu da: Euskal indar politiko guztiek bide politiko demokratikoen alde egiten dute orain, lehen gehiegoa ginen, eta orain Batasunaren urratsarekin denak gara. Proposamen horri sinesgarritasuna ematea ETAri dagokio orain".
Batasunaren adierazpena "urrats" bat izan da, Zabaletaren iritzian, eta "berrikuntzak" ikusten dizkio. "Horietako nabarmenena zera da niretzat: beraien prosamena eta biolentziarekin bateraezina dela".
POlitika
Eusko Legebiltzarrean alde askotako elkarrizketa mahaia sortzearen alde daude EB-Berdeak
Batasunak joan zen igandean Donostiako belodromoan aurkeztu zuen 'Orain herria, orain bakea' ekarpenaren balorazioa egin dute gaur EB-Berdeek. Eusko Legebiltzarrean "alde askotako elkarrizketa mahaia" osatzearen aldekoak dira beraiek, eta aldi berean, "zailtasunak gainditu eta konpromisoak hartzeko" deia egin die eragile politiko eta sozialei. Batasunari "beraien ekarpenean sakontzeko" eskatu diote, eta beraz, ETAri su-etena eskatzeko galdegin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu