Ezenarroren hitzetan Eusko Jaurlaritzako hirukoak eta oposizioak "aurrera egin dute elkarrizketaren bidean". Hala ere, baina, azaldu du Aralarrek oso adostasun gutxi izan duela gizarte politikan eta bat ere ez Abiadura Handiko Trenaren inguruko proiektuan.
Hasi berria den urteak normalizazioarena izan behar duela uste du Aintzane Ezenarrok:
“Aralarrek ez du ikusten epe ertainera eta 2006ª barne beste aukerarik: bake prozesua hastea baino. Ez dago beste aukerarik. Galdera da; eta bestela zer egingo dugu?”
Era berean, Ezenarrok azaldu du ez direla nahikoa lan egiten ari. "Lana aurreratu beharra dago eta aurre-elkarrizketarako oinarriak ezarri behar dira", Ezenarroren ustetan. Aralarko Legebiltzarkideak adierazi du elkarrizketaren aurreko prozesu hori Juan Jose Ibarretxe lehendakariak gidatu behar duela "hau izan daitekeelako indarkeriaren amaieta elkarrizketaren bidez lortzeko azken aukera".-
Politika
Eusko Legebiltzarrean aro berria zabaldu dela uste du Aralarrek
Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak Euskadi Irratian azaldu duenez, "urteetako konponezinek eta blokeoek elkarrizketari eman diote bidea". Horregatik, Aralarrek abstentziora jo zuen arren oso ontzat eman du aurrekontuak onartu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu