KONPONBIDEARI BEGIRA

Eusko Legebiltzarrean elkarbizitzarako beste landalde bat osatzea proposatu du PPk

"Urrunen dauden" talde politikoen arteko "elkar ulertzea" erraztea da lantaldearen helburua. Ostegunean argitaratutako artikulu batean, EH Bildu osatzen duten alderdietako buruek nabarmendu zuten "indarkeria beti bide okerrena" dela, "edozein egoeratan; lehen, orain eta etorkizunean". Hitz horiek "aintzat hartzekoak" direla uste du Quirogak.

Eusko Legebiltzarreko Bake eta Elkarbizitza lantaldea, 2013an. Etenda dago lantalde hori. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 2a
15:48
Entzun

Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak, Rebeka Ubera Aralarreko koordinatzaileak, Pello Urizar EAko idazkari nagusiak eta Hasier Arraiz Sortuko presidenteak Vocento taldeko egunkarietan argitaratu zuten iritzi artikulua.

Bertan idatzitakoen garrantzia nabarmendu du Arantza Quiroga PPko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako presidenteak Eusko Legebiltzarrean, eta uste du hitz horiek "aintzat hartzekoak" direla. Quiroga pozik azaldu du gaur egun eraso bat geratuz gero Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztiek "aho batez" gaitzetsiko luketeelako. Hala ere, ezker abertzaleari eskatu dio hitz horiek ETAren "berariazko arbuio" bihur daitezela.

Quirogak Askatasuna eta Elkarbizitza izeneko ponentzia bat osatzera deitu ditu talde politikoak, horien arteko elkar ulertzea eta "batez ere, urrunen daudenen artekoa" errazteko. Ponentzia horrek Eusko Legebiltzarreko Bake eta Elkarbizitza lantaldea ordezkatuko luke, hura etenda baitago PSE, PP eta UPDk parte hartzeari uko egin ziotenetik. Ponentzia berriak "iragana baztertu ezin duen garai berri batean berriro hastea" eragingo luke, Quirogaren arabera.

Borja Semper PPko legebiltzarreko bozeramaileak zehaztu du alderdi horrek datorren astean abiatuko dituela harremanak gainerako taldeekin, ponentziaren sorrera bultzatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.