Politika

Eusko Legebiltzarrean Espainiako bandera jarri behar dela berretsi du Auzitegi Gorenak

Eraikinaren kanpoaldean eskegita eta barrualdean "lehentasunezko leku" batean jarrita egon behar duela agindu du.

2008ko azaroaren 28a
15:47
Entzun
Eusko Legebiltzarrak erabakiaren kontra aurkeztutako zuzenketa atzera bota, eta erakunde horren egoitzan Espainiako bandera jarri behar dela berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak.

Bandera ez jartzeko Legebiltzarrak argudiatu zuen inoiz ez dela jarri banderarik eraikinaren kanpoaldeko hormetan, eta horrenbestez, exijentzia hori jaso ahal izateko 20 urteko epea bukatkuta zegoela. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzatik egin zitzaion eskakizuna Legebiltzarrari, eta bete ez zuenez, EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen. Auzitegi horrek ebatzi zuen Espainiako bandera jartzera behartuta zegoela Legebiltzarra eta gaur epai hori berretsi du Gorenak.

Gorenaren arabera, Legebiltzarrak emandako epeen argudio horrek ez du funtsik, gainerakoan, lege mailako arauak ez beteta baliogabetu egiten direla onartzea litzatekeela uste baitu. Horrenbestez, bandera jartzekoa agindu dio Legebiltzarrari: "kanpoaldean eta barruko lehentasunezko leku batean".

Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean ez dago banderak jartzeko mastarik, inoiz ez delako halako ikurrik paratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.