eh bildu

Eusko Legebiltzarrean gehiengo ezkertiarra eta subiranista iragarri du Otegik

Hiru lehentasun ezarri ditu datorren legealdirako: "Bakea egonkortzea, marko politiko berri bat diseinatzea eta krisi ekonomikoari aurre egitea".

2012ko urriaren 15a
08:48
Entzun

Naciodigital.cat atariak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiari eginiko elkarrizketa bat argitaratu du, Otegi espetxean komunikazio oro etetearekin zigortu eta gero. Estatus politikoaz hitz egin du, batez ere. Hainbat gai jorratu ditu Otegik, eta hiru lehentasun ezarri ditu datorren legealdirako: "Bakea egonkortzea, marko politiko berri bat diseinatzea eta krisi ekonomikoari aurre egitea". Lehen bi helburuetarako indar politiko guztien beharra nabarmendu du; hirugarrenerako, berriz, horrela azaldu du: "Gehiengoak sor ditzakegu soilik bestelako politikak argi proposatzen dituztenekin".

Otegiren esanetan, "alderdi politiko subiranistek aise gaindituko dugu gehiengo absolutua, EAJ indar subiranistatzat jo badaiteke. Baina gainera, uste dut gehiengo absolutu bat egongo dela ezkerrean, PSE ezkerreko indartzat jo badaiteke".

Erabakitzeko eskubideaz, Otegik esan du autodeterminazio eskubidea Nazio Batuen Erakundeak jasotako giza eskubideetako bat dela: "Ez da salerosketako eskubide bat, eskaera ia pre-politiko bat baizik". Hori gauzatzeaz lortu behar dugu akordioa". Kataluniako egoeraz ere mintzatu da; "subiranotasun politikoa berreskuratzeko errimoak, antza denez, bizkortu" egin direla uste du, eta ziur agertu da erritmo bizkortze hori Euskal Herrian ere gertatuko dela.

Amaitu den legealdiko gobernu akordioaz ere iritzia eman du Otegik. "PSOE-PP gobernua soilik aritmetika parlamentarioko terminoetan izan zen posible, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren borondate demokratikoa moztua izan baitzen gure lege kanporatzearekin. Errealitatea ezkutatzeko saio bat besterik ez zen izan, gezur handi batekin eutsita, eta iruditzen zait azkenerako sinetsi egin dutela. Hauteskundeek adieraziko dute posizio konstituzional espainiarren izaera minoritarioa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.