BIZIKIDETZA

Eusko Legebiltzarrean Memoriaren Institutuari buruzko akordio bat aurki ixtea espero dute

Alderdi guztiek, UPDk salbu, hartu dute parte institutuaren sorrrera aztertzeko lantaldean.

2014ko urriaren 15a
08:04
Entzun

Elkarbizitzaren eta giza eskubideen alorreko politika publikoak sustatu eta koordinatzea izango da institutuaren zeregina. Lantaldea lehen aldiz bildu da, eta espero dute datozen asteetan ixtea institutuaren sorrerari buruzko akordio bat.

Bileraren amaieran, EAJk azaldu du talde horrek eta PSEk —bi alderdi horien ekimena da proiektua— institutuaren inguruko adostasuna zabaldu nahi dutela. Helburu horrekin, EH Bilduk eta PPk proiektuari eginiko zuzenketa kopuru "garrantzitsu" bat onartzeko asmoa dute. Lehen bileran bertan onartu dute lehena; foroaren izena Memoriaren eta Elkarbizitzaren Insitutua zen izatekoa, baina Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Insitutua izango du izena.

EAJk adierazi du datozen asteetan lantaldearen zereginak zeintzuk izango diren adostuko dituztela; hori horrela, proiektua Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran urte amaiera baino lehen bozkatzea espero dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.