Auzitegi Gorena-Legebiltzarreko Mahaia
Eusko Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeak ez du Auzitegi Gorenak atzo emandako ebazpenaz hitz egin
Eusko Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeak ez du gaur goizean egin duen ohiko batzarrean Auzitegi Gorenak atzo emandako ebazpenaz hitz egin. Espainiako Auzitegi Gorenak Legebiltzarrak hartutako bost erabaki baliogabetu zituen atzo, betiere, Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa desegite aldera. Legebiltzarraren iturrien diotenez, ebazpena ofizialki jaso arte ez da mahai gainean jarriko Gorenaren ebazpena. Gorenaren ebazpena tratatu ez denez, Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentarioak biharko bilkuran izango dira.
Gorenaren ebazpena tratatu ez denez, Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentarioak biharko bilkuran izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu