eae

Eusko Legebiltzarreko legelari nagusi, Eduardo Manzisidor berriro

2009an, Jaurlaritza aldaketa egon zenean, Montserrat Auzmendik haren lekua hartu zuen. Manzisidorrek 2003an dimisioa eman zuen, Gorenak Sozialista Abertzaleen baliabideak kendu eta talde horren egoitzak ixteko agindutakoa ez betetzeagatik.

2012ko abenduaren 27a
08:20
Entzun

Eusko Legebiltzarrak parlamentuko legelari nagusi izendatu du Eduardo Manzisidor, Montserrat Auzmendiren partez. 2009ko bozetatik aurrera egon da karguan Auzmendi, Arantza Quiroga (PP) legebiltzarreko orduko presidenteak proposatuta —Jaurlaritza aldaketa egon zen, PSE-PP akordioari esker—. Hain justu, Manzisidor ordezkatu zuen.

Orain, Bakartxo Tejeria (EAJ) Eusko Legebiltzarreko presidente berriak proposatu du Manzisidor izatea kargu horretako arduradun.

2009ra artean hamabost urtean izan zen legelari nagusi hura, 2003-2005 aldian izan ezik. Izan ere, SA Sozialista Abertzaleak taldearen baliogabetzea zela-eta dimisioa eman zuen 2003an. SA taldeari baliabideak kendu eta talde horren egoitzak ixteko agindua eman zion Espainiako Auzitegi Gorenak Manzisidorri, eta horrek ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu zuen, agindutakoa betetzeko eskumenik ez zuela argudiatuta. Gorenak atzera bota zituen arrazoibideak, eta kargua uztea erabaki zuen legelari nagusiak. 2005ean, legealdi berria hastean, berriro jarri zuten karguan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.