Eduardo Manzisidorrek Eusko Legebiltzarreko presidente Juan Mari Atutxaren aurrean aurkeztu du dimisioa. Manzisidorren arabera, Legebiltzarreko araudiak eta langileen estatutuak ez zioten inolako eskumenik ematen SA talde parlamentarioari baliabideak kendu eta egoitzak ixteko.
Eusko Legebiltzarrak kaleratu duen agiriaren arabera, Auzitegi Gorenaren azken erabakiak bereak ez ziren eginbeharrak betetzera behartzen zuen Manzisidor, eta hori izan da dimisioa aurkezteko arrazoi nagusia.
Eduardo Manzisidor Artaraz 1992. urteko irailaz geroztik zen Eusko Legebiltzarreko Letratu Nagusi. Halaber, Atutxa, Knorr eta Bilbao defendatzeko prest agertu zen Ganbera horretako zerbitzu juridikoen arduradun nagusia ere bazen Manzisidor.
Espainiako Auzitegi Gorena-Legebiltzarreko Mahaia
Eusko Legebiltzarreko Letratu nagusiak dimititu egin du
Eduardo Manzisidor Eusko Legebiltzarreko Letratu nagusiak bere kargua uztea erabaki du gaur goizean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak taldeari baliabideak kendu eta talde horren egoitzak ixteko agindua eman zion Espainiako Auzitegi Gorenak Manzisidorri, eta honek zenbait arrazoibide aurkeztu zituen Gorenean erabaki hori betetzeko eskumenik ez zuela argudiatuz. Auzitegi Gorenak ez ditu arrazoibide horiek onartu, eta hori dela eta erabaki du dimisioa aurkeztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu