Jaurlaritzaren Estatutu proposamena
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak atzera bota du SAren osoko zuzenketa
Eusko Jaurlaritzaren Estatutu proposamenari SA Sozialista Abertzaleak aurkeztutako osoko zuzenketa ez du tramitera onartu Eusko Legebiltzarreko Mahaiak. Hain zuzen ere, Mahaiko EAJko eta EAko ordezkariek —Juan Mari Atutxak eta Gorka Knörrek— aintzat hartzearen alde bozkatu dute, baina PPko, PSE-EEko eta EB-IUko ordezkariek kontra. Legebiltzarreko Mahaiko bigarren idazkari eta EB-IUko ordezkari Kontxi Bilbaok azaldu du SAren testuak ez zituela osoko zuzenketa izateko baldintzak betetzen, eta horregatik bozkatu duela kontra.
Bilbaok Eusko Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek SAren osoko zuzenketaren gainean egindako txostena erabili du bere jarrera argitzeko argudio gisa. Esan duenez, "forma aldetiko kongruentziarik eza" atzeman diote zerbitzu juridikoek SAren testuari, besteak beste, ez duelako eskatzen Ibarretxeren Proposamena Gobernuari itzultzeko, eta artikulazio gabeziak dituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu