SA-ren diru laguntzak

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak SAren diru laguntzei buruz hartutako erabakia bertan behera uzteko eskatu du Espainiako Estatuko Abokatuak

Hilaren 9an Eusko Legebiltzarreko Mahaiak SA Sozialista Abertzaleak taldeak diru laguntzak jasotzeko eskubidea duela erabaki zuen. Erabaki horrek hautsak harrotu ditu Espainiako zenbait eragileren artean. Horrela, Estatuko Abokatuak Mahaiak hartutako erabakia ikertzea eskatu dio Espainiako Auzitegi Gorenari, "delitu baten aurrean gauden ala ez jakiteko"

2003ko irailaren 18a
17:34
Entzun
Kontuak kontu, hori ez da Estatuko Abokatuak Auzitegi Gorenari egin dion eskaera bakarra; Mahaiak hartutako erabakia "bertan behera uztea" ere eskatu dio. Estatuko Abokatuaren ustez, "Mahaiak hartutako erabakiak Epaitegi Gorenak hartutako erabakiekin aurrez aurre jotzen du". Estatuko Abokatuak "legea betetzea" eskatu dio Gorenari.

Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz, ekainaz geroztik, ganberako ikuskatzaileak uko egin zion SA taldeari diru laguntza ordaintzeari. Ondorioz, talde abertzaleak Legebiltzarrareko Mahaiari dagokion diru laguntza emateko eskatzen zuen txostena aurkeztu zion. Legebiltzarreko Mahaiak, diru laguntza jasotzeko eskubidea badutela onartu zuen iragan irailaren 9an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.