espetxeak
Eusko Legebiltzarreko ordezkariak Langraizko espetxera joan dira
Langraizko espetxeko egoerak kezkatuta, espetxeko baldintzak bertatik bertara ezagutzeko asmoz, bertara joan dira Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko kideak. Zazpi legebiltzarkide eta batzordeko legelaria joan dira. Iñigo Urkullu batzordeburua, EAJko Nerea Antia, PSE-EEko Mertxe Abundez, PPko Carlos Urquijo, EHAK-ko Aiora Mitxelena, EAko Unai Ziarreta eta Aralarreko Aintzane Ezenarro joan dira, hain justu.
Joan den abendutik hona sei presok egin dute bere buruaz beste Langraizko (Araba) espetxean. Egoera aldatzeko intentzioa du Legebiltzarrak, eta gaur, espetxera joan dira, bertako bizi baldintzak ezagutu asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu