ETAri indarkeria "behin betiko" uzteko eskatzeaz gain, EAJ, EA, EB-Berdeak, PSE-EE eta Aralarrek "elkarrizketa demokratikoa" eskatu dute, "terrorismoari aurre egin eta eskubide eta askatasunak defendatzeko". EHAK-k esan du "PPren joko eta liskar berean ez sartzeko" egin diola uko joateari.
Eusko Legebiltzarrak ETAk abenduaren 30ean Madrilen Barajasko aireportuan egindako atentatua gaitzetsi du -bi lagun hil ziren furgoneta-bonbaren ondorioz-. Hain zuzen,EAJ, EA, EB-Berdeak, PSE-EE eta Aralarrek onartu dute agiria. PPk haien testuaren kontra bozkatu du, eta EHAK ez da batzarrera joan.
PPk ez-legezko proposamena aurkeztu du, ETAri "indarkeria behin betiko uzteko" eskatuz. Diputazio Iraunkorreko bileran EAJ, EA, EB-Berdeak, PSE-EE eta Aralarrek ondoren testu bateratua egin dute, PPren eskaerari pasarte bat erantsiz, "elkarrizketa demokratikoa" eskatuz, "terrorismoari aurre egin eta eskubide eta askatasunak defendatzeko". Horixe onartu da.
EHAK-k esan du "PPren joko eta liskar berean ez sartzeko" egin diola uko joateari. Gaurko bileraren helburua ere salatu du EHAK-k, "ez delako planteatu atentatuaz hitz egin eta bere ondorioak aztertzeko, baizik eta azkenean, 'froga' moduko batean bilakatu da, guk atentatua gaitzetsi dezagun". PP behin eta berriz esaten ari da EHAK-k abenduaren 30etik gaitzespenik egin ez duela-eta, alderdi hori legez kanpo uzteko prozesua ireki behar dela.
Politika
Eusko Legebiltzarreko taldeek atentatua gaitzesteko testua onartu dute, PPk izan ezik, eta EHAK ez da joan batzarrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu