Erasoa
Eusko Trenen Errenteriako bulegoa erre dute ezezagunek
Burua estalita zeraman lagun talde batek Eusko Trenen Errententeriako billeteen bulegoa erre dute bart. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, han zegoen langilea aterarazi zuten 22:20ak aldean, egoitzara su egiteko likidoa bota, eta erre egin zuten. Ez zen inor zauritu, baina kalte materialak handiak izan dira.
Galtzagorda auzoan dagoen bulegoa erre zuten ezezagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu